Iñigo Cababasen senideek eta lagunek une honetan sentitzen duten amorrua eta inpotentzia bere egiten du SORTUk, eta beste ezer baino lehen elkartasuna eta babesa eskaini nahi dizkie. Ertzainen inpunitatea bermatzeko balio izan du epaiketak, ez justizia egiteko.

Epaitegiek berriz ere justiziarik egin ez badute ere, hilketaren egileei eta haien arduradun politikoei ausardia exijitzen die SORTUk, eta eragindako mina onartzeko ariketa egin dezaten eskatzen die. Gogora dezagun hilketa hura gerra operazio baten testuinguruan egin zela: Herriko Tabernan gogor sartzeko agindua eman zutenek eta tiroak jaurti zituztenek bazuten hango giro baketsuaren berri, eta hildako bat eragin zuten, epaiketan argi geratu zenez.

Gaur agerian gelditu diren injustizia eta inpunitatea gogor salatzen ditugu. Justizia sistemak eta polizia ereduak, beste hainbat estamentuk bezalaxe, oraindik iraganeko logikari erantzuten diote, gatazka logika bati, eta guztien erregenerazioa premiazkoa da.

Bidegabekeria hau salatzeko, dei egiten dugu eragileek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko.

Deja un comentario