Irungo alkateak Ficoba itxiarazi berri du abuzturako, G7ren kontrako plataforma oztopatzeko asmoz

G7-ren kontrako plataformak honokoa salatu nahi dugu:

• Aurreko astean aipatu genuen bezala, EH-ko Plataformak G7-ren kontrako ekimenak Irun eta Hendaian burutuko zituela jakinarazi genuen. IEHko instituzioekin harremanean, Irungo instituzio eta eragile ezberdinekin adostu ondorengo erabakia zen. Nazioarte mailan publiko egin dena. Plan honen baitan, Fikoba hartua genuen orain dela…. hilabete eta beraiekin konfirmatua 3 eguneko plana.
• Irungo alkateak egin dituen gestio batzuen medio aste honetan Ficobak abuztuan bere ateak ixtea erabaki duela jakin dugu.
• Ixte honen helburua Gailurraren testuinguruan Plataformak eta mundu osoko eragile ezberdinek egingo ditugun jardunaldi eta ekimenak oztopatzea da. Irungo alkatearen nahia ekimen hauek oztopatzea izan da argi eta garbi.
• Alkatearen jukutria salatu nahi dugu, adierazpen askatasunaren kontrako ekimena baita, bere boterea erabili baitu instituzio pribatu bat ixteko eta ekimen soziala oztopatzeko.
• Plataformak hartuko dituen neurriak aztertzen ari ditu. Fikoba eta Irungo eragile ezberdinekin harremanean jarraituko du erabakian atzera egin dezaten. Bere konpromisoan berresten da, G7-ren kontrako gailurra hego Lapurdin eta Bidasoaldean burutuko da.

1 Comentario

Deja un comentario