Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna eta XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz”. Abenduaren 3an ospatzen ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondaira dioenenez, “bere azken hitzak ama-hizkuntzaren baliatuz xuxurlatu omen baitzuen” baina gaur egun, “Lingua Vasconum Primittiae”aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen geroa kolokan dago.

Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da., zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu , hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da baita euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izatea, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin. Horretarako, euskararen erabileraren areagotzea ezinbestekoa agertzen da zeren ildo horretatik jarraituz gero, epe ertainari begira euskara ilauntzera joko du, Nafarroako ipar-mendebaldeko uharte geografiko tradizionalak baita foru lurraldeko sakabanaturik dauden hainbat zoko ideologiko-sentimentalak bere azken korokak lekukoak izanik.

Tamalez, Administrazio publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu berrian Eremu ez-euskaldunetako euskararen balorazioa desagertuko da. Honi, D ereduan matrikulak gutxitzea eta PSNren eta Nafarroako Suma ingelesaren aldeko jarrera gehituz gero, horizonte zalantzagarri bat ematen du euskararentzako eta hori dela eta, euskararen aldeko mobilizazio orokorraren aldarrikatzea premiazkoa da.

Germán Gorraiz

DEJA UNA RESPUESTA