[Euskara]

SATORRALAIAK EKAINAK 26 LARUNBATEAN KONTZENTRAZIOA DEITU DU METROAREN TUNELEKO ZULAKETA-LANAK KONTXATIK EASORA BERRIZ ABIATZEAREN KONTRA PROTESTA EGITEKO:

Satorralaia bizilagunen mugimenduak ekainak 26 larunbatean kontzentrazioa eta protesta-martxa deitu du, eguerdiko 12etan Kontxako Pasealekuan –Londres Hotelaren ondoan–, Metroaren tuneleko zulaketa-lanak Kontxako hondartzatik Easo Plazara berrartzearen kontra protesta egiteko.

Ez gaitzatela engaina! Obra hori egiteak dituen arriskuak nabarmenak dira eta Eusko Jaurlaritza eta Udal-Gobernua ausarkeria osoz jokatzen ari direla salatzen dugu. Izan ere, tunelaren zulaketa-lanekin eragin daitezkeen ondorioei buruz ohartarazpen benetan beldurgarriak egiten dira Mirakontxa-Easo tartearen eraikuntza proiektu berrian, eta hori jendaurrean isilpean gordetzea onartezina da. Egin kontu, trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal zaiola ohartarazten bait du proiektuak, argi eta garbi.

Bestalde, Itsasertzetako Zerbitzuak tunelaren obrak Kontxako hondartzan eragindako ondorio kaltegarriak egiaztatu ondoren, auzi honetan duen jarrera inkontsekuentea kritikatzen dugu. Batean kale, bestean bale, ardurak argitzea saihesten eta azpiegitura-lan erasokor honen jarraipena ahalbidetzen ari da.

Gogoratzen dugu obra hori duela urtebete eten behar izan zutela, 2020ko ekainaren 5ean Kontxako hondartzaren azpian tunela zulatzeko lanetan ezbehar larria gertatu zenean. Ezbehar harek Zubieta kaleko 8. zenbakiko eraikinaren sotoan agertutako lehenengo «zuloa» eragin zuen aldi berean. Halaber, uztailean tunelaren bigarren fronteko zulaketa-lanak geldiarazi behar izan zituzten Urbieta kalean –Amarako Eskolen inguruan–, mazizo arrokatsu oso apurtu batekin topo egin eta ur kopuru handia sartzen zelako tunelaren barrura, obraren segurtasunari eta inguruko eraikinen egonkortasunari kalte eginez.

Horiek horrela, tunelaren zulaketa-lanen berrabiatzearekin Donostian Metroa gelditzeko eskatzen dugun herritar guztion eta hainbat talde sozial, sindikatu eta auzo elkarteren nahiari erronka egiten diotela adierazten dugu. Hots, herritarren parte handi baten iritziz zeharo behargabekoa eta xahuketa ekonomiko itzela da makro-proiektu hau, garraio publikoko eredu egokienaren inguruan nahiz hirigintza-arloan dituen ondorioen inguruan inolako partehartzerik eta eztabaida sozialik gabe inposatu dutelarik. Horrez gain, obrako gertakari larriek, zuloek, gainkostuek eta langileek salatutako gehiegikeriek eragiten duten haserrea eta kezka areagotuz doaz.

Hori denagatik, larunbata hilak 26an, Kontxako Pasealekuan elkarretaratzera biltzeko eta Artzai Onaren plazaraino egingo den protesta-martxan partehartzeko animatu nahi ditugu herritar guztiak. Kartela atxikita doa eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskertuko dugu.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

 [Castellano]

SATORRALAIA CONVOCA EL SABADO 26 UNA CONCENTRACION DE PROTESTA PARA MANIFESTAR EL RECHAZO A LA REANUDACIÓN DE LAS OBRAS DEL TUNEL DEL METRO ENTRE LA CONCHA Y LA PAZA EASO:

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar el sábado 26 de junio en una concentración y marcha de protesta que dará comienzo a las 12h en el Paseo de La Concha –junto al Hotel Londres– para manifestar el rechazo a la reanudación de las obras del túnel del Metro entre la playa de La Concha y la Plaza Easo.

¡Que nadie se lleve a engaño! Denunciamos que el Gobierno Vasco y el Gobierno municipal están actuando con absoluta temeridad ante los evidentes riesgos que conlleva la ejecución de esta obra. Resulta inadmisible que las advertencias verdaderamente alarmantes presentes en el nuevo proyecto constructivo del tramo Miraconcha-Easo sean ocultadas a la ciudadanía. El proyecto avisa de forma bien clara que la ejecución del túnel puede llegar a afectar a la integridad de los edificios incluso muy alejados del trazado.

Por otra parte, criticamos la inconsecuente postura del Servicio de Costas ante la constatación del grave perjuicio provocado por las obras del túnel en la playa de La Concha. Tras una de cal, la de arena es seguir permitiendo la evasión de responsabilidades y la continuidad de las obras de este agresivo proyecto de infraestructura.

Recordamos que estas obras fueron paralizadas hace un año a raíz del siniestro producido el 5 de junio de 2020 en la perforación del túnel bajo la playa de La Concha, que originó simultáneamente el primer socavón que afectó a las cimentaciones del edificio de la calle Zubieta nº8. Asimismo, en el mes de julio fueron suspendidas las obras del segundo frente de excavación que se encontraba bajo la calle Urbieta –a la altura de las Escuelas de Amara–, debido a la elevada fracturación del macizo rocoso y a la gran cantidad de agua que afluía al túnel, con el consiguiente afección a la seguridad de la obra y a la estabilidad de los edificios del entorno.

Dicho esto, manifestamos que la reanudación de las obras del túnel supone un reto a la voluntad expresada por una gran parte de la ciudadanía y por numerosos colectivos sociales, sindicatos y asociaciones vecinales que demandan la paralización del Metro en Donostia, al considerar que este macro-proyecto es absolutamente innecesario y un gran derroche económico, además de haber sido impuesto sin ninguna participación ni debate social sobre el modelo de transporte más adecuado y las fuertes implicaciones urbanísticas que representa para la ciudad. A lo cual se añaden los graves sucesos, los socavones, los sobrecostes y los tremendos abusos denunciados por los trabajadores de la obra, que causan indignación y una creciente preocupación.

Por todo ello, animamos a toda la ciudadanía a participar el sábado 26 en la concentración y en la marcha de protesta que realizaremos desde el Paseo de La Concha hasta el Buen Pastor. Adjuntamos el cartel y os invitamos a difundir la convocatoria en vuestro entorno.

Movimiento vecinal Satorralaia

Más información: www.satorralaia.wordpress.com

DEJA UNA RESPUESTA